Eneko Abasolo iurretarrak irabazi du Getxoko kanporaketa

Maialen Zuazubiskar 2018ko mai. 14a, 09:12

Asteburuan Getxon jokatutako Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketan Eneko Abasolo Abarkasek 175 puntu lortu ditu.

Iurretarrak Getxoko arratsaldeko saioan parte hartu zuen, eta bigarren sailkatuari, Iñaki Iturriotz, 12 puntuko aldea atera zion. Beñat Romero zornotzarra, berriz, seigarren postuan gelditu zen.

Bestalde, goizeko saioan Gorka Pagonabarraga durangarra bigarren postuan gelditu zen, Peio Ormazabalen atzetik.

Elortegi nagusi Elorrion

Zapatuan Elorrion jokatutako saioan Ander Elortegik lortu zituen puntu gehien. Bigarren postua Aitor Estebanek lortu zuen eta hirugarrena Iker Uriartek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!