Goizean umeentzako tailerrak, tea, dantzariak eta batukada izan dira. Eguerdian arroza oinarri duen bazkaria banatuko dute eta 300 lagun batu dira Askondon bazkaltzen. Arratsaldean, berriz, musikagaz eta dantzagaz gozatu ahal izango dute, Iurretan.
Bestalde, gaur batutako diruagaz La Otra Miradak Senegalden martxan jarri gura duen proiektu bat finantzatu gura dute.