Euskararen inguruan euskaraz jarduteko Mintzopotea egingo dute gaur Iurretan

Aitziber Basauri 2018ko maiatzaren 11

Iurretako Udalak eta Euskararen Aholku Batzordeak Mintzopotea antolatu dute hirugarren urtez. Gaur izango da hitzordua, euskararen inguruan eta euskaraz jarduteko.

Dantzari auzoan, 19:00etan. Berrikuntzekin dator, gainera. Izan ere, Mintzopotea amaituta, Ikimilikiliklik argazki-lehiaketaren sariak banatuko dituzte, eta, gainera, ume eta gaztetxoek Go!azen Karaokeagaz abesteko eta dantzatzeko aukera izango dute; Askondo kaleko aterpean izango da, Iban Garcia youtuberrak aurkeztuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!