Verkami webgunearen bidez finantzatuko da proiektua; 4.000 euro lortu nahi ditu argitaletxeak edizioa finantzatu ahal izateko.
Itzulpenaz Ainara Munt Ojanguren arduratuko da, edizioaz, ostera, Victor Sunyol poeta. Azala, berriz, Mai-t Carbonellek egin du. Aurretik, Moroak Gara Behelaino Artean? eta Ni Ez Naiz Hemengoa itzuli ditu argitaletxeak.
Liburua urrian aurkeztea aurreikusten dute arduradunek.