Iurretako Udalaren adierazpena:
Joan den apirilaren 28an Iurretan emakume batek jasandako genero indarkeriaren aurrean, Iurretako Udalak bere gaitzespena adierazi nahi du eta emakumeen aurkako edozein bortizkeri fisikoa, psikologikoa edo edozelakoa ez dituela onartuko adierazten du. Udaletxe honek emakumeen aurkako bortizkeri estrukturala eta unibertsala azpimarratzen ditu, tamalez gure eskualdean ezagunak direnak. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko politika publikoak bidea dira bortizkeriaren prebentzioan eta arretaren hobekuntzan lanean diharduz.
Azkenik, eraso matxista jasan duen biktimari gure babesa adierazi nahi diogu eta herritarrei dei egitea Asteazkenean, maiatzak 2, 19:00etan, Bixente Kapanaga 2 kalean, ANDEREBIDE eta Iurretako Udalak antolatuta,egingo den kontzentrazioan,parte har dezaten.