Eraikin hexagonala erabiltzeko baimena eman dio Jaurlaritzak Iurretako Udalari

Aitziber Basauri 2018ko api. 25a, 13:55
Udal-titulartasuna du Juan Orobiogoitiak institutuaren eraikina

Iurretako Udalak 2017ko uztailean  eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eraikin hexagonala, herriko kultur eskaerari eta gazteen aisialdirako beharrei erantzuna emateko. Jaurlaritzak erantzun dio, eta udalak badu baimena gaur egun erabilera akademikorik ematen ez duen eraikina erabiltzeko. 

IUGazte programa garatzeko erabiliko dute, gazteentzako "leku erreferente" bat bihurtzea nahi dute. Sanmigeletarako eraikia erabiltzeko moduan izango dela uste Iñaki Totorikaguena alkateak. "Itxitura jarriko dugu, eskola eremutik bereizteko, eta dena garbituko dugu. Apurka-apurka joango gara ikusten zeintzuk premia dauden". 

Eraikin hexagonala bi solairuko higiezin bat da, eta gainjarrita dauden bi hexagonok osatzen duten azalera du, 180,00 m2-koa. Durangoko Udalak 1967ko irailaren 21ean eskuratutako lursailean dago eraikina, eta lursail horretan eskola-multzo bat eraikitzeko abuztuaren 4an hartutako osoko bilkuraren erabakiaren bitartez eskuratu zen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!