Adinaren araberako bost talde osatuko dira tailerretan parte hartuko duten umeekin eta, antolatzaileek azaldu dutenez, metodologia "dinamikoa" eta "parte hartzailea" jarraituko da. "Umeen aisialdi denbora, hezigarria eta dibertigarria den programa batekin betetzea" lortu gura dute. Hori da helburua, bultzatzaileek esan dutenez, eta "era ludiko batean, ikasteko interesa piztu". Inguruarekiko errespetua, kultura aniztasuna eta genero ikuspuntua ere landuko dute. Astelehenetik barikura, 09:00etatik eta 14:30era garatuko dira tailerrak.
Izena emateko Ibarretxe kultur etxera joan daiteke 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:30era. Iurretan erroldatutako umeen izango dute lehentasuna. Ondoren, Maiztegi herri eskolan matrikulatuek izango dute aukera, eta, azkenik, lekurik badago, beste herrietako umeek izango dute parte hartzeko aukera. Onartuek zerrendak maiatzaren 8an jakin eragingo dituzte.