Igeriketako 3.8 kilometroak 58 minutu eta 18 segundotan osatu ditu. 13. tokian hartu du bizikleta eta bost postu aurreratu ditu 180 kilometrotan. Korrikako maratoia (42.2 km) ez du sentsazio onekin hasi, baina egoerari buelta eman dio eta postuak irabazten joan da seigarren tokian helmugaratu arte. Honako hau izan da Fradesen denbora: 9 ordu 30 minutu eta 14 segundo. Lucy Charles irabazlearengandik 34 minutu eta zortzi segundora geratu da.