Peru Astigarraga laugarren izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo saioan

Anboto 2018ko api. 15a, 13:00
Paul Astigarraga bertsotan, atzoko saioan. (Argazkia: Bittor Uriarte)

Bertsolari iurretara lehenengoz ari da txapelketan parte hartzen.

Udabarriko Faseagaz hasi da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. 13 sailkapen saio jokatuko dira apirilean eta maiatzean. Atzo izan zen lehenengoa, Bilbon. Sei bertsolari aritu ziren, Peru Astigarraga iurretarra tartean, eta laugarren amaitu zuen.

Hona atzoko puntuaketa:

1- Ekaitz Larrazabal Gutierrez 'Katxo': 160,5 puntu

2- Asier Legarreta Legarreta: 158

3- Mikel Goiriena Larrazabal: 153,5

4- Peru Astigarraga Murgoitiobeña: 140

5- Maddalen Ruesgas Rasines: 134,5

6- Bikain Urkiri Etxebarria: 119

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!