Zapatuan hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberriko fasea, Bilbon. Lehenbiziko saio horretan, Peru Astigarraga iurretarrak parte hartuko du. Astigarragagaz batera, Asier Legarreta, Bikain Urkiri, Ekaitz Larrazabal Katxo, Maddalen Ruesgas eta Mikel Goiriena bertsolariak arituko dira.
Saioa Bilboko BBK aretoan izango da, 17:30ean.