Horretarako, “lanerako esku berrien eta jaiak barrutik bizitzeko gogoa duen ororen” bila ari da momentuz sei lagunek osatzen duten taldea. “Batzordea sortu zenetik gaur arte jaiak herritik eta herriarentzat egin ditugu, jaiei duten herritar nortasuna emanez. Hala ere, gero eta gutxiago gara”, adierazi dute. Jai Batzordean parte hartu gura dutenei batzar ireki batera deitu diete, hilaren 16rako, Goiuria kulturgunean, 20:00etan. “Lanerako eta parrandarako gogotsu” diren guztiak joatera animatu ditu Jai Batzordeak.