Euskararen aldeko mezuak zabaltzeko argazki lehiaketa antolatu dute Iurretan

Jone Guenetxea 2018ko api. 11a, 11:12
Argazkia: Lehior Elorriaga

Iurretako Udalak ikimilikiliKLIK argazki-lehiaketa antolatu du apirilaren 1etik 30era. Lehiaketaren bidez, udalak herritarrek euskararen alde sortutako mezuak jaso eta zabaldu gura ditu herrian.

Parte-hartzaileek Facebook, Twitter edo Instagramera igo beharko dituzte argazkiak, #euskaraikimilikiliklik traola erabiliz. Helbide elektroniko honetara ere bidali ditzakete: euskaraikimilikiliklik@gmail.com.

Sari bi egongo dira: batetik, epaimahaiaren saria argazki eta mezurik onenari; bestetik, herritarren saria. Irabazleek talde-bazkari bana jasoko dute La Guipuzkoana tabernan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!