Iurretako Olaburu pilotalekuan lapurretan sartu dira bart

Anboto 2018ko mar. 29a, 15:58

3.000 eurotik gorako balioa duen soinu ekipoa, telebista eta mikrouhin labea eraman dituzte, besteak beste.

Horrez gainera, barruko zenbait ate apurtu eta kalteak eragin dituzte lapurrek. Bart gauez gertatu zen; gaur, behargin bat goizean joan denean igarri du zerbait pasa dela. Hala ere, oraindik ez dakite seguru nondik sartu diren lapurrak. Klubeko arduradunek ertzainei deitu diete, eta hauek aztarna bila ibili dira bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!