'Herri txiki infernu handi', Iurretara heldu da

Aitziber Basauri 2018ko mar. 20a, 15:26

'Herri txiki, infernu handi' saioa grabatzen ari dira, gaur, Iurretan. Amatzan, Bakixan eta herrigunean ibili dira, besteak beste, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak. Saioa apirilaren 15ean eskainiko dute ETB1ean. Bizitasun handiko iurretarreekin egin dituzte elkarrizketak eta umorerik ez dute falta izan. Iurretako dantzariek ere izango dute zeresanik.

Grabatutakoaren emanaldi bat eskainiko dute herritarrentzat, apirilaren 5ean, Olaburu frontoian. Hitzordu horretara bertaratzen diren herritar guztiek zuzenean ikusi ahal izango dute saiko bakarrizketaren grabaketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!