Hurrengo emanaldia apirilaren 14an izango da. Oromiño auzoan izango da hitzordua orduan, eta Kherau folk taldeak joko du bertan. Azken emanaldia Herri Maite akordeoi taldeak eskainitakoa izango da. Maiatzaren 19an izango da, Amatza auzoan. Saio guztiak 18:00etan hasiko dira eta doan izango dira. Ondoren, luntxa ere eskainiko zaie bertaratzen diren guztiei.