Udalak Anderebidegaz elkarlanean antolatu du ekimena. Besteak beste, euskarazko antzerkigintza sustatzea du helburuetako bat. Ibarretxe kultur etxeko programazioa osatzea da beste helburuetako bat.
Saio guztiak doakoak dira, hala ere, aurretik gonbidapena eskatzea gomendatu dute antolatzaileek. Izan ere, aretoa antzerkizalez betetzen da. Lehenbiziko emanaldia martxoaren 2an izango da, umeentzako "Kalean Otso Etxean Uso" obra eskainiko du Patata Tropikala taldeak.
Guztira, 8.500 euroko aurrekontua du ekimenak.