Martxan da Iurretako literatur lehiaketaren XV. edizioa

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 19a, 11:50

Otsailaren 28ra arte dago aukera Iurretako Literatur lehiaketara lanak aurkezteko.

Aurreko edizioetan bezala, haur, gazte, eta helduen kategorietan eta ipuinen, bertso-paperen eta komikien sailetan aurkeztu daitezke lanak. Gaia, berriz, librea izango da.

Haur eta gazteen kategorietan parte hartu ahal izateko, Iurretan erroldatuta egotea edo herrian ikastea dira baldintzak. Aldiz, Durangaldeko beste herri batzuetako gazteek ere har dezakete parte bertso-paperen lehiaketan (8 eta 18 urte artekoen sailean). Helduen kasuan, bestalde, Iurretatik kanpokoek ere badute lehiaketan parte hartzeko aukera.

Lanak Herritarren Arreta Zerbitzuan, Iurretako Herri Bibliotekan edo lehiaketa@iurreta.eus helbidera mezua bidalita aurkeztu daitezke lanak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!