Iurretako gazte bati autoa hondatu diote Ibarretxe ondoko parkinean

Maialen Zuazubiskar 2018ko ots. 16a, 17:32

Eguaztenean Iurretako gazte batek autoa Ibarretxe Kultur Etxe ondoko parkinean utzi zuen eta bueltan joan zenean hondatuta aurkitu zuen.

Bi gurpil zulatuta zituen, hainbat arrasto egin zizkioten eta arrautzak bota zizkioten. Gaztearen senitarteko batek ANBOTOri jakinarazi dionez, salaketa jarri dute eta norbaitek zerbait badaki gertakaria argitzen laguntzeko deia egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!