Frontoia erabiltzeagatik orduko lau euro ordainduko dituzte iurretarrek

Aitziber Basauri 2018ko ots. 5a, 15:44

Argazkia: Iurretako Udala

Olaburu frontoiko instalazioak erabiltzeagatiko prezio publikoen ordenantza onartu du Iurretako Udalak. Hartara, herrian erroldatutakoek orduko bakoitzeko lau euro ordaindu beharko dute frontoia erabiltzeagatik. Erroldatu gabeek, ostera, sei euro orduko.

Prezio publiko horiek frontoiaren erabilera ohikoari dagozkio. Bestelako prezioak adostu dituzte ez-ohiko erabilera egiten denerako. Adibidez, aisialdi talde batek eskatzen badu frontoi edoizen jarduera antolatzeko, orduko 20 euro ordaindu beharko ditu lehenengo lau orduetan. Bosgarren ordutik aurrera, orduko 13 euro ordainduko ditu frontoia erabiltzeagatik. Herrikoak ez diren elkarte edo taldeentzako lotu dira prezio hauek; izan ere, Iurretako bertako elkarte eta taldeek ez dute ezer ordaindu beharrik frontoia erabiltzeagatik.

Aho batez onartu du araudia udalbatzak. Orain, 30 egunez jarriko dute jendaurrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!