Auto batek su hartu du Iurretako bidesarian, baina ez da inor zauritu

Anboto 2018ko urt. 25a, 10:50

Matxura bategatik piztu da sua autoan, Ertzaintzak adierazi duenez. 

Gidaria onik atera da, eta ez du osasun arretarik behar izan. Horrez aparte, suteak ez du trafiko arazorik eragin, Ertzaintzaren arabera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!