Donohue sindromea intsulinarekiko erresistentziarekin loutako nahasmendu genetiko bat da, eta gaixotasun horrek umeen hazkuntzan eta garapenean zailtasunak eragiten ditu.
Sei urteko haurraren familiak sare-sozialetan jakitera eman duenez, Maialenek urtean 200.000 euroko kostua duen sendagai bat behar du, eta diru hori lortze aldera hainbat ekimen martxan jarri dituzte. Esaterako gomaialen.com webgunean kamisetak salgai jarri dituzte eta herritarrei diru aportazioak egiteko aukera eman diete.
Iurretako suhiltzaileek Maialeni laguntza eman nahi diotela jakitera eman dute eta herritarrei ere deia egin diete sei urteko bilbotarrari laguntza emateko.