Erregenetan banatutako txokolateagaz lortutako dirua La Otra Mirada elkarteari eman diote

Aitziber Basauri 2018ko urt. 11a, 10:47

Errege magoen desfile amaituta banatutako txokolateagaz batutako dirua La Otra Mirada elkarteak Senegalen garatu gura dituen proiektuak laguntzeko bideratu du Anderebide elkarteak. Aurten, 50 zentimo eskatu ditu Anderebide elkarteak txokolatearen trukea. Guztira 600 bat txokolate banatu zituzten.

Bi proiektu garatu gura ditu La Otra Mirada elkarteak Senegalen. Batetik, xaboia egiteko tailerra prestatu gura dute eta, bestetik, zereala apurtzeko eguzki-energiagaz mugituko den errota jarri gura dute martxan. Gabonetako bigarren eskuko merkatuan jasotako 1.400 euroak ere La Otra Mirada elkarteari eman zizkion Anderebidek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!