Epaiketa amaituta, etxera bueltatu dira Aiartzaguena eta gainerako lagunak

Markel Onaindia 2018ko urt. 10a, 09:40

Epaiketa batean protesta egiteagatik abiatutako epaiketa atzo hasi zen Madrileko auzitegi probintzialean, eta egun batzuetarako izan zitekeela uste arren, azkenean egun bakarrean amaitu zen. Sententziaren zain geratu dira 50 lagunak. 

Euren artean dago Eñaut Aiartzaguena iurretarra ere. "Elkartasun eta protesta ekimen baketsu baten aurkako montaje absurdo eta erridikulu bat izan da", baloratu du. Epaiketaren gastuei aurre egiteko, sententziaren berri jakin arte laminak saltzen jarraituko du marrazkilari ere baden gazteak.

Etxera bueltatu dira, eta hori islatu du bere gaurko tiran ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!