Eñaut Aiartzaguena eta beste 46 euskal herritar epaituko dituzte bihartik aurrera Madrilen

Markel Onaindia 2018ko urt. 8a, 12:38

2015ean Madrilen izandako epaiketa batean protesta ekimen bat egin zuten akusatuek eta publikora joandako lagunek -herri harresi bat irudikatu zuten-, egun batzuk lehenago gertatutako gazteen atxiloketa batzuk salatzeko. Bada, protesta horregaz desordena egitea leporatzen die Madrileko auzitegi probintzialak. Epaituen artean egongo da Eñaut Aiartzaguena iurretarra ere. 

Bihar hasiko da epaiketa, eta auzipetu bakoitzari 5 hileko kartzela zigorra eskatu die fiskalak. Guztira, 47 euskal herritar eta 3 madrildar daude deituta. Baliteke urtarrilaren 15era arte irautea epaiketak. "Inkognita hutsa da zer gertatuko den, baina epaiketek beti sortzen dituzte kostu psikologiko eta ekonomikoak", dio gazte iurretarrak.

Elkartasuna, artearen truke
Marrazkilaria da Aiartzaguena, eta bere gaitasun hori baliatuko du epaiketaren gastuak ordaintzen laguntzeko. Lamina berezi batzuk ipini ditu salgai irribarrez.info atarian, eta horietakoren bat erosteko, irribarrez.tirak@gmail.com helbidera idatzita ipini ahal da beragaz kontaktuan. Bere mezuan eskerrak eman ditu agertutako babesagatik. "Eskerrik asko zuen babesagatik eta gertutasunagatik. Sekula ez diogu irribarre egiteari utziko!", dio sortzaileak.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!