Agustin Arauko Iurretako banderero historikoa hil da

Jone Guenetxea 2017ko abe. 23a, 21:51

2017ko San Migel jaiak

Agustin Arauko Iurretako banderero historikoa hil da gaur, 55 urte zituela, txikitatik zuen gaixotasun baten ondorioz. "Dantzazale amorratua eta oso maitatua zen Iurretan", azaldu dute Mikel Deuna dantza taldeko kideek. 

Dantzak eta Iurretako banderak bizitzeko gogoa ematen zioten Agustin Araukori. Urteetan, San Migeletan bandera eramateko arduraduna izan zen. Aurten, osasunak lagundu ez arren, gurpildun-aulkian eraman zuen herriko plazan Iurretako bandera, harrotasunez. "Dena ematen zuen. Oso maitatua zen dantzarion artean", azaldu du Eneko Abasolo 'Abarkas' dantzariak. 

Bihar, 12:00etan izango da Araukoren hileta Iurretako elizan. Ondoren, herritar eta lagunek azken agurra egingo diote.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!