Genero ikuspegia duen proiektu honen helburua amaren eta haurraren morbimortalitatea —gaixotasun baten ondoriozko heriotza-tasa— gutxitzea da, udal ordezkariek azaldu dutenez. Eta baita amen eta umeen osasuna sustatzea, gazte eta nerabeen parte-hartze sozialagaz. Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren Sustapena eta Osasuna lankidetza arloan kokatzen da. Proiektua garatzeko 7.736 euro behar dituzte. Tokiko elkarteak %13ko ekarpena egingo du, eta Medicus Mundi Bizkaiak, %11,20koa.
Herrialde behartsuenekiko elkartasun konpromisoa mantentzea du helburu Garapenerako Lankidetza funtsak, horien garapena eta bertako baldintza sozialak hobetze aldera. 2017ko deialdira Guatemalan, Hondurasen, Senegalen, Nikaraguan eta Bolivian egin gura dituzten sei proiektu aurkeztu dira. “Gizarte interes handiena” duelakoan aukeratu dute Medicus Mundirena.