Lau autok talka egin dute Iurretan, eta zauritu bat ospitalera eraman dute

Anboto 2017ko abe. 15a, 15:26

Eguerdian izan da istripua, N-634 errepideko 83. kilometroan. Lau autok elkar jo dute, eta zauritu bat Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dutela esan du SOS Deiakek. 

Bilborako noranzkoan izan da istripua, eta errei hori itxita dago autoak kendu bitartean. Ertzaintzak arretaz gidatzeko aholkua eman du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!