Argentinako taldeak 2-1 irabazi zion Brasilgo Flamengo taldeari joaneko partiduan. Bart Maracana futbol zelai mitikoan itzuliko neurketa jokatu eta bana berdindu zuten. Ondorioz, Avellanadak irabazi du Hegoamerikako Kopa. Amorebietak hasierako hamaikakoan jokatu zuen, talde argentinarreko zentral moduan.
Iurretako futbolariak orain 12 urte debutatu zuen Athletic taldean. Harrezkero, Ingalaterrako Fulham eta Middlesbrough taldeetan aritu da, udan Argentinarako bidea hartu aurretik. Orain, 32 urterekin, bere ibilbideko lorpenik handiena erdietsi du.
Iurretarrak hasierako hamaikakoan jokatu zuen (Argazkia: @la_grulla5)