Auto bat irauli da Iurretako ordaintokian

Aritz Maldonado 2017ko abe. 2a, 12:19

AP-8an izan da istripua, Irunerako noranzkoan. Errei bat itxita dago. Ertzaintzaren arabera ez dago zauriturik.

Auto batek istripua eduki du AP-8an, eta iraulita dago Iurretako ordaintokian (Irunerako noranzkoan). Ez dago zauriturik. Garabia iritsi eta autoa bidetik kendu bitartean errei bat itxita egongo da. Ez dago auto-ilara nabarmenik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!