Iurretan egingo dituzten lanek kezka sortu dute

Aitziber Basauri 2017ko aza. 27a, 12:35

N-634 errepidea berrantolatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak, Iurretatik igarotzen den zatian. Herrigunea eta plazaren arteko lotura handitu gura dute obra horiekin eta, besteak beste, biribilgune berri bi eta semaforodun zebrabideak aurreikusi dituzte.

Lan hauen “garrantzia” ikusita, eta sortu dituzten “kezka eta interesei erantzuteko”, batzar irekia antolatu du Iurretako EH Bilduk biharko. Ibarretxe kultur etxean izango da, 19:00etan.

Batzar horretan, Bixente Kapanaga kalean izango diren aldaketen berri ere eman gura du EH Bilduk. Kale hori norabide bakarrekoa izatea aurreikusi dute, eta horrek izango duen eragina azalduko dute batzarrean. EH Bilduko ordezkariek nabarmendu dute herritarren ekarpen eta kezkak batu gura dituztela datorren martitzenerako deitutako batzarrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!