Garagardo azoka antolatu dute abenduaren 9rako

Aitziber Basauri 2017ko aza. 24a, 11:41

Sei garagardogilek parte hartuko dute Askondo kaleko estalpean izango den Iurretako Beer Azokan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute hurbilduko diren herritarrentzat. Garai Brewinek lehenengoz antolatutako azoka 11:00etatik 02:00etara egongo da zabalik.

Garai Brewing, Boga, Etxeandia, Txorierri, Xorta eta Urban beer! garagardo ekoizleek parte hartuko dute garagardo azokan, eta bakoitzak bere garagardoaren dastaketa gidatua egingo du 12:00etan hasi eta 13:00 bitartean. Horretarako azokaren logo eramango duen beirazko edalontzia hartzeko aukera eskainiko dute. Dastaketa barne bost euroan hartu daiteke edalontzia —dastaketa egin gabe hiru euroan—. 

Haur eta helduentzako talo tailerra egingo dute 12:30ean, eta eguerdian zehar taloa jateko aukera ere eskainiko da. Bazkarirako hitzordua 14:30ean egin dute. Bertan salduko dira tartxelak zazpi euroan —mahaiak bete aretan— eta, 18:30ean, Deiedra taldeak eskainiko du kontzertua.

Iluntzean, berriz, afaldu gura duenarentzat foodtruck-ak egongo dira, antolatzaileek azaldu dutenez. Gau giroa, berriz, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek musika taldeak berotuko du. Goizaldeko 02:00etan itxiko dute garagardo azoka, eta ordu laurden aurretik espuela hartzeko hitzordua lotu dute antolatzaileek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!