Gazte Asanbladak 18. urteurrena ospatuko du zapatuan

Aitziber Basauri 2017ko aza. 24a, 13:05

Iurretako Gazte Asanbladak 18 urte bete ditu, aurten. Urteurren hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte zapaturako, azaroaren 25erako.

Dantzari plazan izango dira 18:00etan hasiko diren ekitaldiak. Talde jokoak egingo dituzte lehenengo eta hori amaituta, 19:00etan, trikipoteoa hasiko dute. Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa deitu dute 21:15ean, eta, 21:30erako, berriz, luntxa prestatu dute hurreratuko diren guztientzako.

Gau giroa Jkin Alonso djak girotuko du. 22:30ean hasiko du saioa berak. Hala ere, aurretik, 22:00etan, koktel lehiaketa egingo dute. Koktelerak eta izotzak Gazte Asanbladak jarriko ditu. 

Iurretako Gazte Asanbladakoek morez jantzita hurbiltzeko deia egin die herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!