Joseba Sarrionandia, Hemen eta Han dokumentalean idazlearen ibilbide kultura kontatzen da. Euskal Herrian eta Habanan kokatuta dago, Hemen eta Han, egun Kubako hiriburuan bizi baita iurretarra. Peru Magdalena idazleak eta Pello Salaberria bideogileak sortu dute, Garaizarkoaren lagunen, artisten eta herrikideen testigantzetan oinarritutako dokumentala, 27 pertsona guztira. Esaterako, Iurretako irakurle klubeko ume batzuek ere parte hartu dute.
Dokumentalaren emanaldiaren ostean, sortzaileekin solasaldia egingo dutela jakitera eman dute antolatzaileek.