Glas-Smurfit Kappa txirrindularitza taldeak aurpegi berri dezente izango du aurten: Cristina Soler, Paula Sellol, Carla Puig, Natalia Fenoll, Elisabet Llabrés eta Isabel Martinek estreinako denboraldia izango dute Iurretako taldean. Martin CAF taldetik dator. Beraz, hamar ziklistako taldean sei berriak dira.
Joan den asteburuan kontzentrazio bat burutu dute Guadalajaran, 1.600 metroko garaieran, hartuemanak sendotzeko eta 2018ra begirako egutegia prestatzeko. CAF taldeko Amaia Lartitegik eta Inge Olabarrietak ere esperientzia hori bizitzeko aukera izan dute.