Auto batek istripua izan du A8an, Iurretako ordainleku parean

Maialen Zuazubiskar 2017ko aza. 8a, 09:40

Iurretan, A8ko ordainleku parean, Bilborako norazkoan auto bat irauli da goizeko 9:15etan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuan pertsona bat arin zauritu da. Horrez gain, errei bat itxita dagoela jakitera eman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!