Grabaketa ZDF telebista kate alemaniarreko lan talde bat ari da egiten. Dantzariak grabatzeaz gainera, Anton Mari Aldekoa-Otalora elkarrizketatu dute. Berlineko Humboldt Foroarekin elkarlanean ari dira grabatzen dokumentala.
Euskal Herritik bidaia egin zuen Von Humboldtek, eta bertan bizitakoarekin egunerokoa idatzi zuen. Bertan dio, "liluraturik" gelditu zela Iurretako Dantzari Dantzarekin. "1801ean idatzitako horrek bizirik jarraitzen duela erakutsi nahi dugu dokumentalarekin". azaldu du Carola Wedel kazetariak.
Dokumentala 2018ko martxoaren amaieran estreinatuko dute. Interneten ikusgai egongo dela azaldu dute, baita ere.