Eraikinen aurrealdeak konpontzeko edo igogailua jartzeko laguntza eskatzeko deialdia zabaldu dute

Aitziber Basauri 2017ko urr. 10a, 11:02

Fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, traba arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailuak jartzeko diru-laguntzak emateko 2017rako deialdia zabaldu dute. Iurretako Udalak  25.000 euro gorde ditu horretarako.

Diruz lagunduko dira 2016ko urriaren 1etik 2017ko irailaren 30era bitartean obra-lizentziak lortu dituzten obrak eta dagokion udal ordenantzan ezarritako baldintzak bete dituztenak. Urriaren 27ra arte dago epea zabalik diru-laguntza eskatzeko. 

2009an onartu zuten Fatxadak eta estalkiak birgaitzeko, traba arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi kolektiboko erabilerako eraikinetan igogailuak jartzeko diru-laguntzak emateko ordenantza eta ordudandik 29 jabekideen erkidegok eskuratu dute diru-laguntza. Horietatik 11k igogailua jarri dute, bederatzik aurrealdea birgaitu dute, lauk teilatua konpondu dute eta bik irisgarritasuna hobetzeko obrak burutu dituzte; hiruk aurrealdea eta teilatua birgaitu dituzte. Guztira, 219.126 euro banatu dira diru-laguntza hauen bitartez.

Iaz, bi diru-laguntza eman ziren. Zubiaurren aurrealdea birgaitzeko 7.967 euro eman zituen udalak. Horrez gain, Uralde kalean igogailua jartzeko 15.992 euro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!