Gasteizko emakumearen hilketa gaitzesteko kontzentrazioak egingo dituzte Durangaldean

Maialen Zuazubiskar 2017ko urr. 5a, 15:44

Azken asteko erailketak salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte Iurretan eta Elorrion. Durangon, berriz, manifestazioa egongo da.

Duela aste bete, 32 urteko emakumea hil zuen bere bikoteak Sestaon. Martitzenean, berriz, Gasteizko emakume bat Miranda Ebron hilda aurkitu zuten. Eraiketa matxista horiek salatzeko, gaur, kontzentrazioak eta manifestazioa egingo dituzte. Elorrioko kontzentrazioa 19:00etan izango da herriko plazan. Iurretakoa, berriz, 20:00etan, Goiuria kultur gunearen aurrean. Bestalde, Durangon manifestazioa egingo dute, 20:00etan, Andra Maritik hasita. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!