Montoitik jaurtitako txapligoekin hasi dituzte sanmigelak

Anboto 2017ko ira. 28a, 12:23

Hasi dituzte sanmigelak Iurretan. Montoitik jaurtitako txapligoekin batera jai giroz busti dira Iurretako kale eta bazterrak. Arratsaldean, Donien-Atxa igoko dute. Horretarako hitzordua 18:00etan jarri dute, Aita San Migel plazan.

Hainbat iurretar batu dira Montoian jaiei ondoetorria emateko, eta presoen eskubideen aldeko konzentrazioa eta brindisa ere egin dute. Ondoren, kalejira hasi da dultzainero, erraldoi eta buru haundiek alaituta. Gazte bazkaria egingo dute 14:30ean eta, Fan&Go taldeagaz erromeria hasiko da 22:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!