50. Ezpadantzari Eguna ospatu dute, Iurretako jaien barruan

Anboto 2017ko ira. 24a, 14:34

Gerediaga Elkarteak antolatuta, 1967an lehenengoz egin zuten lekuan, Iurretako plazan ospatu dute, gaur eguerdian, Merinaldeko 50. Ezpatadantzari Eguna.

Durangaldeko 11 dantza taldetako 88 ezpatadantzarik parte hartu dute emanaldian, horietariko lau emakumezkoak izan dira.

Jaien barruan, bestelako ekintzak ere izan dira, gaur Iurretan, eta arratsalderako, umeentzako parkea, asto probak eta Oihan Vegaren saioa dituzte programatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!