Iurretako Jaiak 2017

Zunba solidarioagaz, tabernak martxan

Markel Onaindia 2017ko ira. 21a, 11:30

Herriko tabernariek hainbat ekintza prestatu dituzte jaietan ekarpena egiteko asmoz, eta bihar izango da lehena, Gauargi tabernak Rio de Oro elkarteagaz batera deitu duen zunba solidarioagaz. 18:30ean hasiko da dantza saioa, eta partaidetzagaz batzen den dirua Sahararen aldeko taldearentzat izango da.

Zunba lez, egitarauan sartu dituzten ekintzetako batzuk Gauargikoek antolatu dituzte; beste batzutan Bodeguillak eta Ramonek ere parte hartu dute, eta herriko beste tabernek ere egin dute ahalegina gainerakoetan.  

Marmitakoa
Zapatun umeentzako jolasak eskainiko dituzte goizean, eta 12:30ean marmitako txapelketan lehiatzeko aukera egongo da. Giro ederra sortuko da, beraz.

Bestalde, mus eta tute txapelketak ere iragarri dituzte tabernariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!