Aire-girotzea geotermia sistema bidez jarriko dute Iurretako udaletxean. Horretarako lanak Telur enpresaren ardura izango dira, eta horretarako 76.000 euroko aurrekontua izango du. Hile biko epea dute lanak amaitzeko. “Jasangarritasunaren eta energia eraginkorraren alde apustu” egin du Iurretako Udalak, eta horren barruan kokatzen dira lanok. Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza izan dute lan horiek.
Truke geometrikoan oinarritutako sistema baten bidez hornituko dute eraikina. Sistema horrek lur-azpia erabiliko du energia hartzeko, kontsumoa “nabarmen” murriztuz, bai berogailuetan, bai hozte sisteman”. Horrela azaldu dute ohar baten bitartez. Emandako datuen arabera, udalak, urtean, %83ko aurrezte-ekonomikoa izango du horretara; energia aurreztea, berriz,%56koa izango da, eta karbono dioxido isurketak %73 gutxituko dira. Girotu beharreko azalera hiru solairuk osatzen dute. Guztira, 465 metro koadro dira.