Kofradien Batzar Orokorra 12:00etako meza ostean egingo dute. Dantzariek eta bertsolariek jardungo dute batzarra amaitu ostean. Gero, bazkari herrikoia egingo dute. Arratsaldean, umeentzako jolasak eta erromeria egongo dira.
Aurten 44. aldia izango duen Kofradien Eguna ospatuko dute Laixiar zelaian, domekan. Iurretako sei kofradiek —San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Iurreta eta Orozketa— urteko kontuak azaltzeko aprobetxatuko dute.