Errepidean eta erlojuz kontra, gaztetxoek hitzordu bikoitza dute Iurretan

Joseba Derteano 2017ko ira. 7a, 12:14

Azken Ordukoa izeneko txirrindularitza proba izango dute domekan.

Haur-kategoriako taldeak batuko ditu. Lasterketa domekan, 10:30ean, hasiko da Iurretan, Arriandin egokitutako zirkuituan. Proba bi izango dituzte: errepidekoa (17.3 kilometro) eta erlojuz kontrakoa (3.6 km). Sigi-Saga Durangaldeko Bizikletazaleen Elkartea da antolatzailea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!