Naut Aran Ultra Traila irabazi eta hilabete eskasera beste hainbeste egin du Mendatan Erlantz Zaldunbide korrikalari iurretarrak. 42 kilometroko mendi maratoia beste inork baino arinago amaitu zuen atzo 3:48:40ko denborarekin. Maratoiak 25 parte-hartzaile izan zituen; martxa bat ere egin zuten 513 lagunekin.
Podiumean emakumeetan irabazi zuen Raffaella Ciavolarekin batera (Argazkia: @MendataEzagutuz)