Umea beragaz dela lapurretan egiten saiatu da 40 urteko gizon bat

Anboto 2017ko ira. 3a, 12:28

Iurretako Arandia auzoko enpresa batean lapurretan egin zuen atzo gauez gizon batek, bere umea beragaz zeukan bitartean. Ertzainek atxilotu egin zuten, eta umea amaren esku utzi zuten gero.

22:30ak aldera izan zen lapurreta, Ertzaintzak izenik zabaldu ez duen enpresa batean. Patruila batek, argirik barik zihoan auto bat ikusi eta jarraitu egin zuen. Gelditzerakoan, ordenagailu bi eta beste tresna batzuk zituela konturatu ziren, baita lapurtutako enpresaren dokumentazioren bat ere. Enpresako atea zabalik zegoela ere ikusi zuten. Jabeari deitu, eta materiala berea zela adierazi zuen. Beraz, 40 urteko gizona atxilotu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!