Bi ibilbide izango ditu Zaldai Mendi taldeak antolatzen duen mendi martxak

Maialen Zuazubiskar 2017ko abu. 29a, 11:13

Dagoeneko eman daiteke izena irailaren 23rako Zaldai Mendi taldeak antolatu duen mendi martxan.

Aurreko urtean bezala irailaren mendi martxak ibilbide luzea eta laburra izango ditu. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, ibilbide laburrak 14 kilometro izango ditu eta 655 metroko desnibel positiboa. Ibilbide luzeak, berriz, 23.3 kilometro eta 1350 metroko desnibel positiboa.

Bestalde, 10 euroren truke, irailaren 21era arte, www.kirolprobak.com web orrian izena eman daitekeela jakitera eman dute. Bestalde, egunean bertan ere, izena emateko aukera egongo dela adierazi dute, 12 euroren truke.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!