CAF Turnkey Engineering taldeko hiru txirrindularik Espainiako Txapelketan parte hartuko dute asteburuan

Jone Guenetxea 2017ko abu. 23a, 09:56

Aroa Gorostiza, Maialen Aramendi eta Isabel Martin txirrindulariek Valladolideko proban parte hartuko dute.

Txirrindularitzan, junior mailakoek Espainiako Txapelketa jokatuko dute asteburuan Valladoliden. CAF Turnkey Engineering taldeko hiru txirrindularik proba horretan parte hartuko dute. Aroa Gorostiza elorriarrak Euskadiko Selekzioarekin, Maialen Aramendik Nafarroakoarekin eta Isabel Martinek Gaztela eta Leongoarekin jokatuko dute. Zapatuan Serrada herrian arituko dira, eta domekan Valladolid hiriburuan. 

Iurretako taldeko hiru txirrindulariek lortzen dituzten emaitzen arabera Bergenen (Norvegia) jokatuko den Munduko Txapelketan parte hartzeko aukera izan dezakete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!