Frontoi txiki bat ere egingo dute —7x18 metrokoa— ; estalitako ingurua askotariko kolorez margotuko dute, eta lekua egokitu. Bestalde, markesina bat jarriko dute umeen kotxeak uzteko, hormigoizko oinarri eta zurezko estalkiduna.
Lanak ikasturtea hasten denerako izango dira prest. 60.000 euro erabiliko dituzte, eta Jaurlaritzatik 21.000 euroko laguntza izan dute. Iurretan “kalitatezko” eskola publikoa izateko apustua egin dutela dio Iñaki Totorikaguena alkateak.