Maiztegi herri eskolako Guraso Elkarteak bultzatutako ekimena izan da herriko kultur eta kirol elkarteei ere zabaldutakoa. Anbulatorioko lankideak eta herriko gurasoak eta umeak izan dira ekitaldian. Baita udal ordezkariak ere. Oso hunkituta azaldu da Arginzoniz. Umeenganako "medikuntza errespetuzkoena" egiten saiatu dela azaldu du berak. Ildo horretan azaldu duenez, "merezimendu hontarako ezer berezirik egin dudan kontzientziarik ez dut, inondik inora! Curriculumaren, ibilbide profesionalaren lehen lerroan, gailurrean, joango da errekonozimendu hau"